Prestakuntza prozesua

Jesusen Bihotzaren erlijiosoak, gure espiritualitatetik sortzen den ikuspegi amankomunak bateraturik eta apostolutza arlo desberdinetan konprometituak, prestakuntza luzea behar dugu zerbitzu hau “Jesusen Bihotzaren maitasuna aldarrikatzeko bide eta gune” bezala bizitzeko.

Prestakuntza honetan eragin handia dute indiferentziak eta injustiziek jotako mundua ebanjelizatzeko premiek. Prestakuntza horrek fede emakumeak izatera deitzen gaitu, barne-bizitza eta anaitasun harremanekoak, Magdalena Sofiaren karismaren arabera konpromisu desberdinetara bidaliak: maitasun ezaz beteriko munduan Jainkoaren maitasuna agertzea.

Aroak
Probintzialak onartzen duenean, hautagaiari elkarte bat izendatzen zaio, gure erlijioso bizimodua ezagutu dezan, eta ikus dezan bere deia bat datorren Kongregazioaren karismarekin. Aro honen helburua elkar ezagutzea da, bokazioa hobeto bereizteko. Elkarteak hautagaiari laguntzen dio, eta otoitz egiten eta anaitasunezko harremanaten abiarazten.
Prestakuntza nobiziotzarekin hasten da. Aro honek bi urte irauten du eta Kongregazioaren espiritualitatearen oinarriak jartzea du helburutzat. Aro honetan mojagaia Jainkoarekin otoitz egiten ohitzen da eta prestakuntza-planak jarraitzen du, maila pertsonalean eta taldean. Hautagaiak elkartean bizitzeko ematen duen onarpenarekin amaitzen da nobiziotza eta, Jesusen Bihotzaren Elkarteak haren bidea hori dela uste badu, botoak egiten utziko dio.
Gazte profesaduna Nobiziotza egin ondoren prestakuntza intelektual eta teologikoaren aroa hasten da. Aro honen helburua Elkartearen zereginerako prestatzea da eta besteen zerbitzurako bideak zabaltzea. Gazte profesaduna elkarte batean bizi da eta apostolutza-lana egiten du. Ikasketa zibil edo teologikoekin has daiteke edo jarraitu. Aro hau bukatu baino lehen nazioarteko esperientzia egin beharko du Kongregazioko elkarte eta zereginetan, bere burua irekitzeko eta beste errealitate batzuk azagutzeko eta, honela, bere esperientzia aberasteko.
Probantza Gazte profesadunak betiko profesarako prestatzeko denbora edukiko du. Aldi horrek 6 hilabete inguru irauten du, nazioarteko talde baten barruan Jaunarekin eta bere buruarekin egotea ahalbidetzearekin batera Elkartearekiko lotura sendotzen lagunduko diona. Munduko hainbeste lekutan txertatuta dagoen Kongregazioaren nazioartekotasunak eskaintzen dizkigun erronkak bizi ahal izatea garrantzi handikoa da. Probantzaren unerik garrantzitsuenetariko bat gogo-jardunak egiteari emandako hilabetea da. Betiko botoen konpromisoarekin amaitzen da aro hau eta erlijiosoa elkarte batean bizitzera bidaltzen da.
VOLVER
VOLVER